lunes, 28 de mayo de 2007

nire egunkaria

Lehenengo hiru astetan gure teknologia berrietako irakaslea Nere izan da. Berarekin ipuin multimedia bat egiten aritu gara. Ipuina asmatu, marrazkiak bilatu eta eskaneatu, Power Pointen bidez testuak idatzi, diapositibak sortu, gure ahotsaren bidez ipuina kontatu eta fondoko musika sartu. Gure ipuina MADDI ETA MARI da eta etxean gaixorik dagoen neska bati buruzkoa da. Amonak ez aspertzeko ipuin bat kontatzen dio...

MAIATZAK 1

Gaur niretzako lehenengo klasea izan da nahiz eta besteentzat bigarrena izan. Horregatik lehenengo kontuak aktibatzen ibili naiz, bai plataforman eta baita googlen ere.
Baita ere Photostory programarekin bideo bat egiten aritu gara eta googleko gure kontutik internetera igo ditugu. Nire bideoa "Kero katua" da. Bideo egiteko lehenengo interneten argazki desberdinak aurkitu ditugu eta gero programaren bidez bideo moduan jarri dugu.






Maiatzak 7

Gaur Iktaren inguruko lana antolatzen hasi gara, taldean lau gara eta bakoitzak praktikak egin dituen eskolaren inguruko teknologia berriei buruzko informazioa bilatzen aritu da. Gainera lauren artean aurkeztuko dugun lanaren egiturari buruz hitz egiten aritu gara, horrela hurrengo klaseetan bakoitzak eginiko zatiak elkartu eta lana orokortzen joateko.

Maiatzak 8
IKTaren lanarekin jarraitu dugu, bakoitzak bere eskolari buruzko Word dokumentua idatzi dugu eta zati guztiak elkartu ere. Beranduago, lana elkarturik zegoenean, Power Pointean agin behar dugun aurkezpenaren gidoia egin dugu, bakoitzak ekarri behar dituen argazkiei buruz hitz egin eta idatziko diren komentarioak antolatu dira.

Maiatzak 14
Eskolen konparazioak egiten jarraitu dugu. jada, bakoitzak bere eskolako argazkiak atera ditu eta guztiak batzen ari gara PowerPointeko testuak etabar idatziz.
Honetaz gain, Windws Movie Maker-a erabiltzen ikasi dugu gutxi gorabehera.


Maiatzak 15
Eskolen konparazioak egiten jarraitu dugu, presentazioa amaitzeko ondorio eta gomendioak egitea bakarraik falta zaigu.

Maiatzak 21
Blogen sarrerekin aritu gara. Gure Blogak sortu ditugu eta talde osoarentzako bat ere bai. Gainera taldeko blogetik bakoitzaren blogera sartu eta lanekin egindako blogetara sartzeko linkak sortzen ikasi dugu.

Maiatzak 22
Movie -Makerrekin eskolen argazkiak montatu ditugu bideo bat eginez baita ere Power Pointen bidez egingo dugu presentazioa amitzen aritu gara hemen argazkiekin baino hitzen bidez azalduko dugu konparazio. Azkenik Worden bidez egin behar genuen lanari azken zehaztasunak gehitu dizkiogu.

Maiatzak 28

Blogak amaitzen jarraitu dugu, blog desberdinen arteko erlazioak sortu etabar.

Maiatzak 29

Gauza guztiak amaitzen aritu gara, gure ipuin multimedia blogetan jarri, foroan parte hartu, ebaluazioa bete...

No hay comentarios: